Edukira joan

Gonzalo Nardiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Nardiz

Bizitza
JaiotzaBermeo1905eko azaroaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2003ko urriaren 25a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Gonzalo Nardiz Bengoetxea (Bermeo, 1905eko azaroaren 25a - Bilbo, 2003ko urriaren 25a) euskal herritar politikaria zen, Bigarren Errepublikan Eusko Jaurlaritzako nekazaritza sailburua izandakoa.[1]

EAE-ANVko militantea izan zen sortu zenetik, eta gaztetandik hasi zen politikan, atzerrian frantsesa eta ingelesa ikasi ondoren. Bermeoko zinegotzi izan zen monarkiaren aurkako blokeak aukeratua.

Espainiako II. Errepublikaren urteetan Estatutuaren plebiszitua antolatu zuen taldean parte hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundian.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiko Defentsa Batzordean kargu bat izan zuen, eta handik Jose Antonio Agirrek pertsonalki aukeratu zuen 1936ko urriaren 7an sortu zen Eusko Jaurlaritzako nekazaritza sailburu izateko. EAEko partaide bakarra gobernu hartan. Gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartean armamentu eta tropen horniketa komisarioa ere izan zen. Jaurlaritza hartan sektore abertzalearen eta ezkertiarraren arteko zubi-lan politikoa egin zuen.[1]

Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren sailburua izan zen 40 urtez, eta denbora horretan Parisen, Mexikon eta Baionan bizi izan zen, 1979an Eusko Jaurlaritza berriari agintea pasatu zion arte.

1962an Municheko elkar hartze makurrean parte Hego Euskal Herritik parte hartu zutenen zerrenda guztietan agertzen da Gonzalo Nardiz, baita Espainiako Zerbitzu Sekretuek zigortzeko asmoz egin zuten zerrendan ere.[2]

Erbestetik 1979ko maiatzean itzuli zen Nardiz.[3] Harrezkero, Bilbon bizi izan zen, 2003an hil zen arte. Nardizen itzuleraren unean, haustura gertatu zen bere alderdian, Eusko Abertzale Ekintzak ez baitzuen onartu Gonzalo Nardizen jokaera une politiko hartantxe Eusko Jaurlaritza berriari agintea emateko, alderdiak hauteskundeak eskatzen zituelako Legebiltzarra eta Euskal Jaurlaritza berriak osatzeko.[4]

Alderdikideek Nardizi bere dimisioa eskatu zioten, baina berak ez zuen onartu kargua uztea, eta desadostasun hauen ondorioz, Nardiz EAE-ANVtik egotzia izan zen. Leizaola lehendakariak gainera ez zuen onartu, Eusko Abertzale Ekintzaren eskaerari muzin eginez, Nardiz bere postutik kentzea, eta beste ekintzale bat Sailburua izendatzea. Nardizen jokaera honek istiluak ekarri zituen EAJ eta EAE-ANV alderdien artean.

Geroztik Nardizek, EAE-ANVko zenbait kideekin batera, Eusko Abertzale Ekintza Historikoa alderdia sortu zuen, baina alderdi berriaren ibilbidea eta presentzia politikoa hutsa izan zen. Militantzia ekintzaleak EAE-ANVrekin jarraitu zuen, eta sigla berriak soilik EAJ alderdiaren babesa jaso zuen.

2003an, hil ondoren, Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Bengoetxea Saria sortu zuen, nekazaritzako eta arrantzako sektoreetan ibilbide profesionalak saritzeko urtero.[5]

Errreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Chueca, Josu, 1956-. (D.L. 1997). Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Egunkaria ISBN 8492020067. PMC 431396819. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  2. (Gaztelaniaz) Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  3. «GONZALO NARDIZ, EL PRIMER CONSEJERO DE AGRICULTURA DE EUSKADI» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1979-05-05). «ANV exige la sustitución de su representante en el Gobierno vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  5. «Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industria sektoreetako ibilbide profesionalentzako 'Gonzalo Nardiz Bengoetxea' sariak 2016» www.euskadi.eus 2004-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]